Martxoaren 5a: UNICO-6G Azpiegituren Aurkezpena

Ekitaldi honetan, UNICO I+D 6G 2022 eta UNICO I+D 6G 2023 SN4E y SN4E+ deialdietan UPV/EHU-k jasotako dirulaguntzekin burututako jarduerak eta ikerketa azpiegitura aurkeztuko dira. Garatutako azpiegitura deskribatzeaz gain, SmartNets4E eta bere parte den SmartQuanT4E azpiegiturekin nola osagarritzen den azalduko da, baita erabilgarri dauden baliabideetara sarbidea nola lortu ere.

Bestalde, azpiegitura honen zenbait zati SLICES-RI (Scientific Large Scale Infrastructure for Computing/Communication Experimental Studies) ikerkuntza azpiegitura europarrarekin eta bere baliabideen erabileran nola integratu diren azalduko da.

Azkenik, era dibulgatzailean BluePrint QKD deituriko esperimentazio zerbitzua aurkeztuko da. Zerbitzu honek esperimentazio teknologia kuantiko eta postkuantikoetara sarbidea ahalbidetuko du.

Ordutegia

10h30-11h00 Erregistroa eta ongietorri kafea.

11h00-11h15 Ongietorria.
TBD

11h15-11h55 SN4E eta SN4E+ azpiegituren deskribapena. Baliabideen sarbidea.
Eduardo Jacob, UPV/EHUko Ingeniaritza Telematikoko katedraduna eta nodoaren koordinatzailea, UPV/EHU

12h05-12h45 Slices-RI. SLICES-Euskadi azpiegituran integrazioa.
Jorge Sasiain, ikertzailea, UPV/EHU

12h45-13h30 Baliabide baten adibide erreala: BluePrint QKD.
Ane Sanz, doktorea, Eire Salegi, ikertzailea, UPV/EHU

Nori zuzendua
Ikertzaileei, I+G enpresa-unitateei, zerbitzu-hornitzaileei, telekomunikazio-zerbitzuen enpresei, telekomunikazio-operadoreei eta ISPei.

Ekitaldia

  • Tokia: Bizkaia Aretoa (Abandoibarra etorbidea, 3, 48009 Bilbo)
  • Data: 2026-03-05
  • Ordutegia: 10:30 – 13:30
  • Iraupena: 3 ordu
  • Antolatzailea: UPV/EHU
  • Ekitaldiaren hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: 0,00 €
  • Izen-ematea
  • Informazio gehiago: i2t@ehu.eus