Urriak 3: ESFRI SLICES-RI Europako Ikerketa Azpiegituraren euskal nodoaren aurkezpena

2021eko ekainean, Ikerketarako Azpiegiturei buruzko Europako Foro Estrategikoak (ESFRI) Europa osorako SLICES-RI ikerketa-azpiegitura gehitu zuen bere bide-orrian. SLICES-RI (Scientific LargeScale Infrastructure for Computing/Communication Experimental Studies) plataforma malgu bat da, komunikazio-teknologietan eskala handiko ikerketa esperimentala bultzatzeko diseinatua. Euskal nodoak, zeina estatuko bigarrena baita, SN4I (Smart Networks for Industry) azpiegituraren gaitasunak areagotzen ditu, eta, horri esker, komunikazio-teknologia berriak iker daitezke —hala nola 6G, TSN edo teknologia kuantikoak—, bai eta sektore gehiagotan aplikatu ere — adibidez, osasun-zerbitzu elektronikoetan, mugikortasunean eta hiri adimendunen alorrean—. Azpiegitura hori UPV/EHUko hiru gunetan banatuta dago. Informazio gehiago: https://i2t.ehu.eus/eu/resources/sn4e

Egitaraua
09:30-10:05: Harrera eta hasiera instituzionala (Madrileko ekitaldia urrunetik)
Francisco Colomer, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Programen Zuzendaria
Ana Ramírez, Madrilgo Autonomia Erkidegoko Unibertsitate, Ikerketa eta Zientzia Sailburuordea
Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea

10:05-10:30: ESFRIrako sarrera (Madrileko ekitaldia urrunetik)
Hakima Chaouchi ESFRI DIGIT SWG

10:30-10:45: Aurkezpena Frantziako Ministerioaren eta ESFRIren eskutik (Madrileko ekitaldia urrunetik)
Elena Hoffert

10:45-11:30: SLICESen ikuspegi orokorra (Madrileko ekitaldia urrunetik)
Serge Fdida, SLICESeko koordinatzailea

11:30-12:00: Kaferako atsedena

12:00-12:05: Ekitaldi lokalaren harrera eta gonbidatuen aurkezpena
Itziar Irigoien, Nazioarteko Proiektuen Zuzendaria, UPV/EHU

12:10-12:30: Ikerkuntza sarean
Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea

12:20-12:40: Slices-Euskadi nodoaren aurkezpena
Eduardo Jacob, UPV/EHUko Ingeniaritza Telematikoko katedraduna eta nodoaren koordinatzailea, UPV/EHU

12:40-13:10: Industria 4.0-ko soluzioen ebaluazio goiztiarrerako ikerketa-azpiegituren erabilera
Sergio García Susaeta, Industria 4.0-ko Zuzendaria, Gestamp

13:10-13:30: 5G/6G proiektua burutzeko laguntzen aurkezpena
Iñaki Suarez, Eraldaketa Digitala arloko Zuzendaria, SPRI

13:30-13:35: Ekitaldiaren amaiera

13:35-14:30: Bazkaria eta networking

Norentzat
Ikertzaileak, I+Gko enpresa-unitateak, zerbitzu-hornitzaileak, telekomunikazio-zerbitzuetako enpresak, telekomunikazio-operadoreak eta Interneteko zerbitzu-hornitzaileak.

Tokia: Bizkaia Aretoa (Abandoibarra Etorbidea, 3, 48009 Bilbo)
Data: 03-10-2023
Ordutegia: 09:30 - 14:30 (09:30tik 11:30tara Madrilgo erretransmisioa izango da)
Iraupena: 5 ordu
Antolatzailea: UPV/EHU
Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelera
Prezioa: 0,00€
Erregistroa: https://forms.office.com/e/3pvvk4pM7R

Informazio gehiago: i2t@ehu.eus